XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Telleriko Karmen Lasartek, Barbara zenaren erreginak, esan bai: Ezkurrekoa neskangana Mintxonbordara etorritte besten batekin zegoala arrapatu izan bear zun, de balitteke albisuar orixe bera izatea.

Inolako zalantzarik gabe, sail berekoak diren bertso zatiok berriz, Astaitzagako Mikela Labayenek kantatu dizkit:


Esaten ziran: ai Joxerramon
Ez gero ibilli txantxetan,
Biok ezkondu bear degu ta
Datorren San Mieletan.


Agindu zidan Katalintxonez
Lenbailen galde nazala,
Auzoan esan ziola batek
Laxter libratutzen zala,
Ta antxe bertan gurason ondon
ongi biziko giñala....


Damatxo ori nobio otzak
Ez zun asko ikaratu,
Albiasura joan zan eta
Seitun bestea bilatu.
Bildur naiz orrek ez ote dion
Zaagi ardoa zulatu...
2 Birjindadeko lorea urratu, himena hautsi, alegia


Leioa kuxkux jotzen nion ta
Erraz eiten zan eraki,
Esaten zidan zoaz atera
Egingo dizut iriki.
Biok antxen egoten giñan
Poliki bañan poliki,
Ango kamañak esango luke
Baldin izketan baleki.

Bertso orik argittera atera zienen Barbari ori emen zegoan Atsoteitan neskame, ta Atsaoteitako etxekoandre zarra etorri emen zen abadengana, ta esan emen zion: ak etzuela neskameik sekulen kamaéen eukitzen da, ya zeéek atera zittun bertso orik, ta ordun ainddu emen zun apezak: bertso orik biltzeko settun!

Hasieran esan bezala, Lazaro Bengotxeak paratua izan behar du bertsoaldi honek.

Hala aitortu dit leitzar eta ezkurrar askok, eta Olasoko Joxemari Aleman apezari ere halaxe esan zion Benito Erasok:

Ezkurreko Espilleko tuertoa zen Barbara Miltxonbordakoari bertsoak patu zezkiona.

Leitzea etorri omen zen Lazaro Bengoetxeangana, ta Lazaro Beruta pesta yoana izakio.

Ezkurraren Beruta dila, topatu do Oringo itturrin Lazaro ta, antxe bertan yarrazi omen zezkion bertso oik.

Baina, noiztsu paratuak ote dira? Hori ere gutxi goitibehiti atera liteke arestitxoan Mikela Astaitzagakoak esandakotik:

Bertso orik argittera atera zienen Barbari ori emen zegoan Atsoteitan neskame.

Udaleko padroiak begiratu eta, bai andrea!, hantxe ageri da 1896koan, Huici Lasarte Bárbara, 27 años, soltera, sirvienta.

Baina, 1898ko erroldan Katalintxoneko iloba ageri da Atsotegietan neskame: Labayen Zabaleta Manuela, 16 años, sirvienta.

Kontuak hola, 1895etik 1897ra bitarte hortakoak behar dute bertso horiek.

3. Miltxonbordako Barbararen bizitza nola joan zen

Barbararen erregina den Karmen Lasarte Tellerikoak kontatu didanez, Barbara eta, sei senide ziren, Miltxonbordan jaioak.

Bost neska, eta mutiko bat.

Neskak: Katalina, Mandaxein Bordara ezkondu zena, Joxemiel Arraras kamineroa eta haien ama zena;

Joxepanttoni, Minttorlara ezkonduko zena, gaurko Axintxio eta horien amona;

Maria Jesus: orain Donostin hil berria den Periko Zaldar famatuaren ama zena;

beste ahizpa militar batekin Doneztebera ezkondu zena, eta Barbara bera.

Anaia berriz, Joxe Joakin, Igantzira ezkondua omen zuten.

Miltxonbordako alabak; txutik ezkerrean: Katalina, Mandaxeibordara ezkondu zena, Joxemiel Arraras kaminero eta haien ama zena; erdian: Martina, Doneztebera ezkondua; eta ezkerrean Maria Jesus, Periko Zaldar famatu haren ama zena. Eserita ezkerrean: Joxepa Anttoni, egungo minttorlatarren amona zena; eta Barbara, buruan painuloa duena.

Haratx zer esaten duen Barbararen bataioko paperak elizako artxiboan:

Nació a las diez de la noche del día 22 de Marzo de 1873 y al día siguiente el Presbítero Abad de la Iglesia Parroquial de esta villa de Leiza bautizó a Barbara, hija legítima de Martin Jose Huici natural de Areso y Ramona Lasarte natural de Aldaz (...)